Aktibitateak Kulturartekotasunaren astea

Zelandiko Guraso Elkarteak urte batzuk daramatza Kulturartekotasunaren astea antolatzen, Sakanako Mankomunitateko Inmigrazio Zerbitzuarekin eta Altsasu, Olazti eta Ziordiko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuarekin koordinatuta. Gehien bat eskolako ikasleen gurasoei eta ikasleei beraiei dago zuzenduta.

Jarduerak dituen helburuak dira:

  • Zelandi eskolak daukan kultura aniztasunaren alde lan egitea.
  • Migrazioen, etnia gutxituen, eta abarren inguruan dauden estereotipoak, aurreiritziak eta esamesak apurtzen hastea.
  • Jatorri desberdinetako pertsona helduen arteko topaketak eta ezagutza bultzatzea. Elkarrekiko errespetuan oinarrituta eta partekatuko dugun jarduera baten bitartez: kulturartekotasunaren astea.
  • Hezkuntza komunitatearen arteko harreman sozialak sortzen saiatzea; kontu akademiko hutsetatik haratago, bizikidetza positiboa, onuragarria eta aberatsa ekarriko duen etorkizunaren bila.
  • Ahal den heinean, kultura komunitate bakoitzari laguntzea bere identitate ezaugarriak eskaintzen eta erakusten.

Ikasturte bakoitzean eskolako guraso batzuek herrialde desberdinen aurkezpenak egiten dituzte ezaugarri nagusienak azalduz, beren jatorrizko herrialdeenak, hain zuzen ere. Elkarren artean gerturatzen gaituzte eta kultura berriei ateak zabaltzen dizkigute!

2016/2017ko Kulturartekotasunaren asteko argazkiak

Comments are closed.