Pandemiaren gainetik… Olentzero eta Maridomingi!!

Urte gogorra izan da, inork ez du ukatuko. Horregatik, Olentzerok eta Maridomingik ez dute gure txikiak agurtzera etortzeko aukera pasatzen utzi nahi izan.

Ekitaldi desberdina izan da, baina zirraragarria ere.

Gela bakoitzak haiekin 10 minutuz egoteko ohorea izan du!
Aurkezteko, opariak eskatzeko eta kantatzeko denbora nahikoarekin!

Eta, jakina, jolas eta jostailu ugari jaso zituzten eskolan erabiltzeko.
Beste urte batez, ikasturteko egunik zoriontsuenetako bat bizi izan dute berriro!!

 

Comments are closed.