GARRANTZITSUA!!!
Goizeko Gelaren zerbitzua ez da martxan jarriko 2019-2020ko ikasturte honetan, momentuz behintzat, ez baitugu familien aldetik zerbitzuaren benetazko beharra ikusten.
Nahiz eta udaletxeak emandako dirulaguntzarekin 6 haur bakarrik behar izan zerbitzua aurrera eramateko, aurten ez dute hainbeste haur izenik eman.
Hala ere, 2019-2020ko ikasturte honetan zehar zerbitzuaren beharra gertatu ezkero, momento horretan martxan jartzeko moduan egongo ginateke.
Web-orrian izena emateko orria jaitsi dezakezue, nahiz zerbituza egunero edo noizbehinka erabiltzeko asmoa duzuen.
Edozein zalantza argitu nahi izanez gero, mesedez hemengo helbide elektronikora idatzi: zelandi.apyma@gmail.com
Zer da Goizeko Gela?
2018-2019 ikasturterako goizeko gela martxan jartzea proposatu genuen.
Gela honen helburua familien lana eta seme alaben ikasketen arteko kontziliazioan laguntzea da, Zelandi eskolako hezkuntza eskaintza kalitatea hobetuz.
Zerbitzua Guraso Elkarteak bideratutakoa denez, soilik elkarteko bazkidentzako erabilgarria izango da eta 7:45etatik 8:45etara bitarteko ordutegian izango da. Nahi izanez gero bertan gosaria hartzeko aukera ere izango da.
Begiraleek haurrei harrera eginen diete goizeko gelan (eskolako jantokian) 8:30ak arte eta denbora tarte horretan tailerrak burutuko dituzte eta beraien geletara lagunduko dituzte.
Gelan ikasleen beharretara egokitutako espazio ezberdinak egongo dira eta tailerrak beti euskaraz izango dira, haur bakoitzaren erritmoa beti ere errespetatuz.
Gelak txoko ezberdinak izango ditu: irakurtzeko edota ikastekoa, jolastekoa eta atseden hartzekoa.
Proiektu berri hau urtarriletik aurrera eta froga moduan urtarrileko eta otsaileko hilabeteetan martxan jarriko dugu eta otsaila bukaeran ebaluazioa eginen dugu ikasturte amaierarte mantentzen den edo ez ikusteko.
Ordutegiak
Sarrera: 7:45etatik 8:30ak arte
Gosaria: 8:00tan
Prezioak
Goizeko gela egunero erabiliko duten familientzat
Gosaririk gabe: 2,5€/egunean
Gosariarekin (3 produktu: fruta, esnekia eta gailetak): 3€/egunean
Goizeko gela noizbehinka erabiliko duten familientzat:
Gosaririk gabe: 5€/egunean
Gosariarekin (3 produktu: fruta, esnekia eta gailetak): 6€/egunean
Izena emateko
Izena emateko zelandi.apyma@gmail.com posta elektronikora honako datu hauek bidali:
- Ikaslearen izen-abizenak
- Zerbitzua erabiliko dituen egunak
- Sartuko den ordutegia
- Gosaria: bai /ez
- Kontu korrontearen zenbakia
Izena emateko orria bete Jarraitu irakurtzen