Inauteriak!

Covid-19aren pandemiak gure urteroko beste hitzordu handi bat kenduko digu…
gure inauteriak!
Baina beti goza dezakegu, gure txikien laguntza paregabearekin montatu den eta Iortiako erakusketa-aretoan ikusgai dagoen erakusketaz.
Hemen duzue muntatzeko oinarritzat hartu duten ipuina.
Horrela askoz gehiago gozatuko duzue!

SANTA LUZIAKO HARTZA

San Pedro baselizatik ateratzen den bidea Alzanaria doa. Han larre handi bat dago eta orain dela urte asko, larre horretan herri bat zegoen; 4 baserrirekin, 3 borda eta baseliza txiki batekin. Han, Santa Luzia ohoratzen zen. Herri txiki hau, leku magiko batean kokatuta zegoen. Iparraldean, Ulaiarkoaitza haizeaz babesten zuen. Han bertan ere Santaluziaburu lezea zegoen. Mendebaldean, San Pedroko ubidea zegoen. Herritarrak ubidetik ura hartzen zuten eta ekialdean Basotxiki eta Dantzalekuko hariztia. Herrian bizi ziren altsasuarrak alaiak eta langileak ziren. Txistulariak atabala eta txistua jotzen zuten. Nekazariak, beren idiekin lurra lantzen zuten.

Abendu aldean, lihoa ereintzen zuten. 100 egun pasa ondoren, auzolanean uzta jaso eta lehortzen zuten Etxarri Aranatzera eramateko. Etxarrin ehundegi batean jasotako lihoa oihaletan bilakatzen zuten ezkontza pusketarako.

Urte horretako negua oso luzea eta gogorra izan zen. Mendiak elurtuak zeuden, baratzetan soilik lokatza, azak, porruak eta arbiak ikuste ziren. Lihoa eta babak ateratzen hasi ziren baina oraindik bi hilabete geratzen ziren uzta jasotzeko. Egunero bezala, goizean goiz herriko jendea mugitzen hasi zen. Artzainak, juantramposoak hartu zituzten eta han gertu zegoen harizti batera eraman zituzten udazkeneko ezkurrak jatera. Emakumeak Altsasuko herri plazara abiatu ziren. Han asteazkenero azoka zegoen. Herriko jendeak aste osorako janaria erosten zuen.

Bat-batean, herriko borda batetik, oihu batzuk entzuten hasi ziren; Hiru lagun jendearengana hurbildu zirenean oihukatzen:
- 3 arkume eta ardi bat falta dira!, 3 arkume eta ardi bat falta dira!

Nahiz eta lurra elurtuta egon, odola, hanka arrastoak eta atzaparrak liho soroetan eta baratzetan argi eta garbi ikusten ziren. Arrastoak Santaluziaburu kobazulora iristen ziren.

Arratsaldean herritarrak herriko elizako portikoan elkartu ziren sute baten inguruan. Beraien artean eztabaidatzen hasi ziren; zer egin, kobara nola sartu… Artzain bat hitza hartu zuen eta hartza zela esan zuen. Hartza gosetuta dago eta koban ezkutatu da.
Mainamikirri hitza hartu zuen:

- hartza kobatik atera behar dugu mina eman gabe.
Jendea mainamikirri esandako hitzekin ez zegoen ados. Halako batean, maskarita, beste ikuspuntu bat eman zuen:
- nik salda bat prestatuko dut. Salda herriko haziekin eta sendabelarrekin egingo dut. Denok hartuko dugu eta altsasuarrak garenez, gure barnean eta zainetan dugun pertsonai mitologikoak aterako ditugu.

Herriko jendea maskaritak esandakoarekin bat egin zuen eta salda prestatzen hasi ziren. Prest zegoenean denok edan zuten. Halako batean sutik ke zuria eta gorria ateratzen hasi zen. Lehenengo, adar handi batzuk ikusten ziren, ondoren, buruan saski bat, ardi narrua bizkarrean, zurdak aurpegia ez ikusteko eta azkenik eskuetan sardea. Momotxorroa zen! maskarita oso ausarta zenez, beldurrik gabe, esan zion:
- zuen laguntza behar dugu! Santaluziasakaneko kobazuloan gosetuta dagoen hartz bat dago eta gure ardiak, janaria… hondatu ditu. Horrela jarraitzen badu, gosez hilko gara.
Momotxorroak esan zuen:
- denon artean zarata izugarria sortu behar dugu. Horretarako, momotxorroen dantza dantzatu behar dugu.

Momotxorroak sardearekin lurra jotzen hasi ziren, txistu, txalaparta eta adarra jotzen hasi ziren. Jendea ozen oihukatu zuten:

- MOMOTXORROOOOO!!!!!
Hurrengo goizean, elizako portikoan lehenengo eguzki izpiak sartzen hasi ziren. Maskaritak Altsasurrak lurretik altxatzen ikusi zituen. Denak oso nekatuak zeuden. Zarata handia eta dantzak egiteagatik hartza kobazulotik ateratzea lortu zuten. Maskaritak, basotik begira, hartza ikusi zuten Salsamenditik Ataunera joaten.

“ ETA HALA BAZAN, EDO EZ BAZAN,
SAR DADILA KALABAZAN
ETA ATERA DADILA
ALTSASUKO PLAZAN”

Comments are closed.