Jantokia

Zelandi Ikastetxe Publikoak jantoki bat dauka, 3 eta 12 urte bitarteko 80 ikasleentzako lekua duena.

Zerbitzua Gurasoen Elkarteak aukeratutako enpresa batek ematen du. Gaur egun Ausolan Jangarria da zerbitzua ematen duena eta dauzkan ardurak dira: janaria hornitzea eta ikasleen kargu dauden pertsonak kontratatzea.

Menua eskolako sukaldean prestatzen da eta pertsonal espezializatuak egiten du. Ikasleek hilero jasotzen dute menua idatziz. Menua Ausolan Jangarriak daukan nutrizionista batek prestatzen du.

Ikasle guztiek menu bera daukate, medikuak aginduta beste motako menu bat behar dutenek salbu, justifikatuta betiere (menu bereziak, diabetesa, alergiak…), baita arrazoi erlijiosoak dituztenek ere. Halaber, ikasle guztiek jaten dute jartzen dieten janariaren kantitate minimo bat.

Haurren batek menu berezi bat beharko badu (alergiak, intolerantziak, etab.) nahitaezkoa izango da gurasoek medikuak egindako agiri bat aurkeztea eta Gurasoen Elkarteari helaraztea.

Egutegia eta ordutegiak

Diruz lagundutako jantoki zerbitzua aurten irailatik ekainera egongo da martxan; astelehen, astearte, asteazken, ostegun eta ostiraletan.

Ordutegia hau da: 14:00etatik 15:30etara.

Prezioak

Astean 5 egun ………………………………………………….. 133€ / HILEKO
Astean 4 egun……………………………………………………107€/ HILEKO
Astean 3 egun…………………………………………….…….. 80€/ HILEKO
Astean 2 egun…………………………………………….…….. 54€/ HILEKO

Ikasturtean zehar, erabiltzaile ez-finkoentzat:

Lehen 5 egunetan......................................................... 8,85€/ MES
Bostgarren egunetik aurrera......................................... 8,35 €/ MES

Jantokia: hezkuntzarako tokia

Jantokia hezkuntzarako tokia ere bada. Bertan, umeak besteekin harremanetan daude eta errespetua lantzen da, izan ere, gizabide arau batzuk jarraitu beharko dituzte.

Jantokian ikasleek dituzten arauak dira:

  • Jantokira lasai eta oihu egin gabe sartu
  • Toki berean eseri beti
  • Lagunekin baxu hitz egin, horrela, denok elkar ulertzeko..
  • Egoki eta garbi jan
  • Ingurugiroa zaindu nahi baduzu… birziklatu, etab..

Bestalde, sukaldeko langileek testura eta zapore desberdinak txertatzen dituzte. Eta hilero saltsa eta goarnizioak aldatzen dituzte, haurrek jasotzen duten elikadura osasuntsua eta orekatua izatea nahi baitute. Urte askoko esperientzia daukate eta haurren gustuak aintzat hartzen dituzte.

Ikusi jantokiko araudia.

Familiekin harremana

Zaintzaileek koadernotxo bat daukate ikasle bakoitzeko, familiei astero erakusten dietena. Bertan ondorengo informazioa agertzen dute: jateko ohiturak, jakiren bat jateko arazorik badaukaten, garbitasun ohiturak eta garapen pertsonala eta soziala.

Izen ematea

Jangelan izena emateko, web gune honetan bertan dagoen bazkideen gunetik telematikoki egin behar da.

Menua ezagutzeko hurrengo esteka sakatu

Hemen sakatu

Comments are closed.