Gaur egun, lanbide gehienetan, ordenagailua erabiltzen da egunero eta horregatik, oso garrantzitsua da mekanografia menderatzea.
Edozein dokumentu sortzeko beharrezko denbora murrizteaz gaiz, gure lan produktibitatea nabarmenki handitzen du.
Horregatik GEtik mekanografia ikastaroa eskeintzen da 8 urte gorako ikasleentzat.
Ikastaroa astearteetan 15:30etatik 16:30etara eskolako informatika gelan burutuko da. Lehenengo egunean ikasle bakoitzak etxean praktikatzeko bere materiala jasoko du. Sarrera eta irteera atea nagusitik izando da.
Jardueraren prezioa gutxi gora behera 75€ hiruhilabeteko izango da. Eta lehenengo hilabetean 20€ gehiago ordainduko dira etxean praktikatzeko beharrezko materiala (teklatua, motxila eta pegatinak) eskuratzeko.
