Guraso Elkartearen Kuota

Guraso Elkartearen Kuota

Guraso agurgarriak:

Azken bileran Batzordeak honako erabaki hau hartu zuen: Urte honetan Elkartearen partaide izateko kuota familia bakoitzeko 25€-koa mantenduko dela (seme alaben kopurua kontutan hartu gabe). Hona hemen bazkide izateak ekartzen dituen abantaila batzuk:

  • Jantoki zerbitzua.
  • Elkarteak antolatzen dituen jardueretan parte hartzeko aukera.

Guraso Elkartearen partaide izateko, izena emateko orria bete beharko duzue. Orrialde honetan bi ordainketa era eskaintzen dizuegu:

  1. Kuotaren ordainketa helbideratu, Guraso Elkarteari baimen orria betez gero. (Haurrak Ikastetxean matrikulatuta dauden bitartean kontu hau erabiliko da).
  2. Banketxean 25€-ko diru sarrera GEko kontuan egin eta ziurtagiria izen emateko orriarekin eskolan aurkeztu.

Ordaintzeko epea azaroaren 30an bukatuko da.

Epez kanpoko izen-emateak %40ko errekargua izango du.

Edozein galdera edukiz gero, mesedez idatzi hemengo posta elektronikoari: zelandi.apyma@gmail.com

Hemen jaitsi (Inprimakiak)

Comments are closed.