Gurasoen elkartea

Zelandi Ikastetxe Publikoko gurasoen elkartea gara. Gure helburua ikasleen guraso edo tutoreen eskubideak ordezkatzea da.

Familiek badugu erantzukizuna gure seme-alaben hezkuntza prozesuan eta ikastetxearekin eta inguruko instituzioekin konpartitu beharra dugu.

Guraso Elkarteak Zelandi ikastetxeko hezkuntza sistema hobetzen laguntzeko proposamenak eta ideiak jasotzen ditu.

Guztion artean kalitatezko ikastetxe publikoa lortuko dugu!!!

Guraso Elkarte gisa gure funtzioetako batzuk hauek dira:

  • Seme-alaben hezkuntzarekin zerikusirik duen Guraso Elkarteko ekintzen informazioa eta aholkularitza eman gurasoei, bai banaka bai kolektiboki, eta gurasoek lan horretan dituzten eskubideak eta eginbeharrak gauzatu ditzaten bultzatzea.
  • Formakuntza sustatu ikastetxeko bizitzan eta antolakuntza organoetan familien parte-hartzerako.
  • Hezkuntza behar bereziak dituzten famili eta ikasleei lagundu.
  • Kalitatezko hezkuntza bultzatu.
  • Ikastetxeko irakasle eta ikasleekin bat egin ikastetxeko funtzionamenduren onerako.
  • Hezkuntza komunitatean elkarbizitza sustatu.
  • Ikastetxeko Hezkuntza Proiektuaren baloreak eta helburuak indartzen dituzten hezkuntza jarduerak antolatu.
  • Inguruarekin zerikusia duten hezkuntza jarduerak egiteko erraztasuak eman.

GURASO ELKARTEKIDE IZATEA

Guraso elkartekide izateagatik abantaila asko dituzu!!!

  • Famili osoarentzat urteko kuota 25 eurokoa da.
  • Jardueretan prezio bereziak.
  • Eskolaz kanpoko jardueretan prezio bereziak.
  • Jangela zerbitzuan prezio berezia.
  • Elkartean parte-hartze aktiboa izateko aukera.
  • Elkartearen asanbladatan parte-hartzea hitza eta botoarekin.

Finantziazioa

Guraso Elkartearen diru sarrera garrantzitsuena elkartekideen kuotak dira.

Batzarkideak

    • Lehendakaria: Agurtzane Sergio
    • Idazkaria: Itziar Zudaire
    • Diruzaina: Irene Checa

  • Ekitaldi batzordea: Beatriz Vegas, Amaia Mintegi eta Amaia San Miguel
  • Jangelako batzordea: Josu Perianez, Raquel Muñoz eta Erkuden Andonegi
  • Euskara batzordea: Saioa Larraza

 

Comments are closed.