Altsasuko inauteriak 2019
Duela urte asko eta asko, Altsasu izeneko herria bi auzo zituen: iparraldean Ulaiar, Erkudengo baselizarekin, eta hegoaldean Zangitu, bere abadiarekin. Biztanle hauek lurretik bizi ziren. Alde batetik, nekazariak zauden. Hauek, ereintza bi idiekin egiten zuten, baita ongarria lurrari bota ere. Txistulariak musikariak ziren, txistuekin eta danbolinekin kaleak alaitzen zituzten. Abeltzainek juantranposoak (txerriak) loditzen zituzten. Herriak giro handia zuen, biztanle asko baitzituen; haurrak, agureak, gazteak, ikasleak… horien artean, Martin Joxe Zangitukoa eta Ageda Erkudengoa.
Martin Joxe eta Ageda ezkondu nahi ziren. Negua oso goiz hasi zenez, kezkaturik zeuden elurteengatik, ez zekitelako non eta nola ospatu bere egun garrantzitsuena. Eguraldiaz gain, beste arazo bat zuten: Martin Joxeren familiak Zangituko abadian ezkontza nahi zuten eta Agedaren familiak ordea, Erkudengo baselizan. Arazo honi irtenbide bat bilatzeko, Ageda bere lagun guztiekin, sorginak eta maskaritekin elkartzea erabaki zuen.
Sorgina oso jakintsua zenez, Agedaren ezkontza ospatzeko ideia bat bururatu zitzaion: Zangitu eta Erkuden erdian San Pedro baseliza zegoenez, bertan ospatzea. Neguko elurteak urtzeko eta udaberria esnatzeko, sorginek eta maskaritek Agedari San Pedroko baselizan akelarre bat egitea proposatu zioten. San Pedroko kanpan sute handi bat prestatu zuten, beste lagun batzuk ere gonbidatu zituzten bertara, eta guztien artean edabe bat prestatu zuten bertako sendabelarrak hartuz. Edaria prest zutenean denek edan zuten.
Halako batean, sutik ke zuria eta gorria ateratzen hasi zen. Denak beldurtuak zeuden.
– Ai ama! Zer da hortik ateratzen ari den gauza hori?- esaten zuten.
Lehenengo adar handi batzuk ikusten ziren, ondoren, buruan saski bat, ardi narrua bizkarrean, zurdak aurpegia ez ikusteko eta, azkenik, eskuetan sardea. Momotxorroa zen!!! Sorgina oso ausarta zenez, beldurrik gabe, esan zion:
– Zure laguntza behar dugu! Eguraldi ona ez badugu, Martin Joxe eta Ageda ezin izango dira ezkondu.
Momotxorroa orduan sardea aurrera mugitu eta magia egiten hasi zen. Txistulariak momentu berean, musika berezi bat jotzen hasi ziren.
– Zuen arazoa konpontzeko natura esnatu behar dugu! Horretarako zarata izugarria sortu behar dugu! Goazen lagunak! Esan zuen Momotxorroak ozenki.
Hurrengo goizean, argi izpi bat sartu zen San Pedroko baselizan. Sorgina esnatu zen eta bere ingurura begiratu zuen. Lagun guztiak lurrean lo zeuden oraindik. Baselizatik atera eta zuhaitzen artean Momotxorroa ihesi ikusi zuen. Orduan, eguzkiak berotzen zuela konturatu zen. Martin Joxe eta Agedaren arazoa konponduta zegoen elurra urtzen hasi zelako.
Egun berean, lagunekin eta beraien familiarekin batera, Martin Joxe eta Ageda San Pedroko baselizan ezkondu ziren.
“ ETA HALA BAZAN, EDO EZ BAZAN,
SAR DADILA KALABAZAN
ETA ATERA DADILA
ALTSASUKO PLAZAN”