Eskolaz kanpokoak Futbol-eskola

Osasuna Fundazioko Futbol Eskola, 2019-2020 denboraldia: 1.000 ikasle baino gehiago aurreko edizioan.

HELBURUA.

Nafarroan Osasunarenganako zaletasuna defendatzea, transmititzea eta sustatzea, eta futbola hezkuntza tresna moduan zabaltzea (ohitura osasungarriak bultzatu, balore moralak, baliabide psikosozialak, etab.). Modu honetan, ikaslearen garapen integralean lagunduko dugu. Osasuna Fundazioko Futbol Eskola futbolean hasteko toki bat da, baina baita haurrek beren eskola edo klubetan dituzten entrenamenduak osatzea ahalbidetzen du ere.

NORI ZUZENDUA.

4 eta 14 urte bitarteko neska-mutilei. Astean behineko entrenamendua izango dute. Saioak oso dinamikoak dira, askotariko ariketekin eta eduki eta helburu progresiboak landuz. Azken hauek dira: ikasketen efikazia lortzea eta ikaslearengan jokoarekiko grina areagotzea. Jolaserako eta heziketarako eskola, pertsonaren garapenerako ezin hobea.

NOIZ.
2018ko urri erdialdetik 2019ko maiatz erdialdera.

ENTRENATZAILEEN TALDE TEKNIKOA.
CA Osasunako talde baxuetako entrenatzaileak dira, Nafarroako Futbol Eskolakoak, Ariketa Fisikoa eta Kirola diplomadunak edo ikasleak. 50 profesionalek baino gehiagok osatutako taldea dira, zeintzuk ardura, hezkuntza eta gogo bizia biltzen dituzten honako jomugarekin: futbol jokalari gazteek dauzkaten kirol- eta giza-dohainak garatzea.

FUTBOL ESKOLAK BARNE HARTZEN DU:

  • Adidas txandala eta jantziak (2 kamiseta eta praka motz 1)
  • Ligako partidu bat ikusteko Sadarrera bisita eta zelaian talde titularrarekin argazki bat egitea.
  • Lehen taldekoek ikasleak bisitatuko dituzte: argazkiak, sinadurak, zozketak…
  • “Osasuna Promesas” Liga (5. edizioa). Barne liga bat da, non 80 taldek baino gehiagok parte hartzen duten. Modalitatearen arabera, partiduak 3 edo 4 astero.
  • Bukaerako festa Taxoarren (2018ko maiatza), banakako ebaluazioa eta mediku-aseguru pribatua.
  • Senideentzako eskola (hezkuntza hitzaldiak, gurasoek euren seme-alaben kirol garapenean duten papera hobetzeko).
  • Golen araberako txartela (ikasleen ebaluazio sistema) eta hezkuntza tailerrak: ohitura osasuntsuak, kirolaren baloreak.

FUTBOL ESKOLAKO KUOTAK. 2019-2020
Kuota 280 eurokoa da.

Comments are closed.