Herri Kirolen antolakuntza eta festa egunaren aukeratutako frogen arauak zabaltzen dizuegu.
Festaren egunean Zubeztia kaleko parkinean, Elizaren atzekaldean, 32m x 11 metroko mugatutako gunea antolatuko da. Horren barne bi jolastoki proposatuko dira froga ezberdinekin. Partehartzaileak momentuan apuntatuko dira eta haurrak eta helduak nahasita jolasteko asmoa dugu. Frogen aldaketa partehartzaileen arabera egingo da. Ezkerretako gunea Koxkolak, Txingak eta Zaku garraio frogentzat prestatutakoa eta eskubikoa Txapel jaurtiketa, Sokatira eta Harrautz jokoentzat.

SOKATIRA
Talde bakoitzak sokaren alde batean jartzen da. Zaharrenak aurrean eta gasteenak atzean. Arduradunak esandakoan tira egiten hasiko dira. Lurrean dagoen marra sokako zapiak gainetik pasatzen duenean tiraldia amaitzen da. Ondoren aldea aldatzen dute taldeek berriro tiraldi berri bat ekinez.
Materiala: Soka, zapia (erdian jartzeko), zinta amerikana (lurrean marrak egiteko)

TXAPEL JAURTIKETA
Lau talde osatuko dira, lau partaideekin bakoitza, ilara batean kokatuta. Talde bakoitzeko lehedabizikoak txapela aldi berean txapela jaurtiko dituzte. Txapela ahalik eta urrutien botatzen duenak bere taldeko ilaran azkena kokatuko da. Beste taldeko partaideak, irabazlearen taldera pasatuko dira bere atzean kokaturik. Helburua talderik haundiean osatzea izango da. Jokoa 10 minututan edo talde bakarra geratzen bukatuko da.
Materiala: 4 Txapela

KOXKOLAK
Lau talde osatuko dira, lau partaideekin bakoitza, ilara batean kokatuta. Arduradunak esandakoan talde bakoitzeko lehendabizikoak lasterka koxkol baten bila joango da eta saski barruan uzten duenean hurrengo taldekidea atera egingo da. Koxkol guztiak jasotzerakoan berriro hasi beharko dute koxkolak berriz lurrean jarri arte. Helburua koxkolak jaso eta berriro lurrera bueltatzea ahalik eta azkarren lortzea da.
Materiala: 4 saski, 32 koxkol, zinta amerikana (1,5 metroko tartearekin 8 marka lurrean egin)

ZAKU GARRAIOAK
Lau talde osatuko dira, lau partaideekin bakoitza, ilara batean kokatuta. Talde bakoitzak pisu bakoitzeko zaku bat eskura edukiko ditu. Arduradunak esandakoan talde bakoitzeko lehendabizikoak bizkarrean zaku egokia jaso beharko du, eta ahalik eta azkarren 12 metroko luzerari joan-etorri bat egin beharko dio. Zakua lurrean uzterakoan, hurrengo partaidearen txanda hasiko da, zakua lurretik hartuz. Zakuak jaso eta uzteko bakarrik hurrengo taldekidearen laguntza edukiko du. Helburua lau zakuak ahalik eta azkarren zakuekin joan-etortzea da.
15 urtetik gorakoak bi zaku eraman beharko dituzte (3kg eta 5kg-koak).
Materiala: 2kg-ko 4 zaku (5-7 urtekoentzat), 3kg-ko 4 zaku (8-10 urtekoentzat), 5kg-ko 4 zaku (11-15 urtetik gora), zinta amerikana (Irteeratik 12 metrora bueltatzeko marka lurrean egiteko)

TXINGAK
Lau talde osatuko dira, lau partaideekin bakoitza, ilara batean kokatuta. Talde bakoitzak pisu bakoitzeko zaku bat eskura edukiko ditu. Arduradunak esandakoan talde bakoitzeko lehendabizikoak txinga egokia jaso beharko ditu, eta ahalik eta azkarren 12 metroko luzerari joan-etorri bat egin beharko dio. Txingak lurrean uzterakoan, hurrengo partaidearen txanda hasiko da, txingak lurretik hartuz. Helburua txingak ahalik eta azkarren zakuekin joan-etortzea da.
Materiala: 1kg-ko 8 txinga (5-7 urtekoentzat), 2kg-ko 8 txinga (8-10 urtekoentzat), 3kg-ko 8 txinga (11-15 urtetik gora), zinta amerikana (Irteeratik 12 metrora bueltatzeko marka lurrean egiteko)