Jantokiko funtzionamenduan aldaketak

Hurrengo egunetan, jantokiak bere funtzionamendua hobetze arren, aldaketa batzuk jasango ditu:

  1. Ateraldia izaten duten ikasleek jantokian horren berri eman beharko dute, hau da, ez direla bazkatzen geratuko. Era berean, abisua eman beharko dute beranduago iritsi behar badira. Bazkariak 14:15ak arte emango dira. Ordu horretatik aurrera, umeak jantokian egon daitezke baina etxetik ekarritako bokata jateko.
  2. Bazkaltzeko garaian ikasleen parte-hartza sustatu nahi dugu, eskolako jantokia izanik, ikasleak kolaboratzaileago izaten ikas dezaten, eta era berean laguntza behar ez duen pertsona bilakatu ahal izateko.

Horretarako:

Haur Hezkuntzako umeek eta 1. eta 2. mailako ikasleek, egun eta mahai bakoitzeko beraien arteko arduradun bat izango dute, mahai tresnak eta ogia mahaian jarriko dituenak. 1. eta 2. mailakoek bazkal ondoren mahaia  bildu eta garbituko dute.

3., 4., 5. eta 6. mailakoek beraien arteko arduradun bat izango dute mahai eta egun bakoitzeko. Honek mahai tresnak, ogia, eta bazkaria zerbitzatuko du. Bazkaltzeaz bukatzen dutenean, mahai a bildu eta garbitu beharko dute.

 

GEn uste dugu dinamika berri hau jangelako funtzionamendurako eta baita umeentzat ere onuragarria dela. Horregatik, zuen laguntza eskertuko genuke etxean aldaketa hauen inguruan adostasuna adieraziz eta oztoporik jarri gabe egitera animatuz.

Comments are closed.