2020-2021 ikasturteko jangela-zerbitzua

Urriarekin batera, jantokiaren zerbitzua martxan da ere. Ez da erraza izan, baina azkenean lortu dugu espazioa holtzen eta segurtasundistantzien bidez banatu da eta eskolako burbuila taldeak errespetatzea. Hau da, gela beretik jangelara doazen haurrak batera esertzen dira mahai batean, eta segurtasun neurriak zein distantzia mantentzen dute gainerako erabiltzaileekiko.

Oso garrantzitsua da gogoratzea:

Jangela-zerbitzua urritik ekainera bitartekoa izango da, astelehenetik ostiralera, 13:45-15:30h bitarte.

Eguneko menuak 7.30 € balio du. Hileko kuotak, berriz, ondorengoak dira:

  • Bekadunak 71 €/hilean
  • Ohikoak, 5 egun/asteko 130 €/hilean
  • Ohikoak, 4 egun/asteko 104 €/hilean
  • Ohikoak, 3 egun/asteko 78 €/hilean
  • Ohikoak, 2 egun/asteko 52 €/hilean

Aurten menuak izandako prezio igoeraren arrazoia, batez ere, jangela-zerbitzuak dituen kostu finkoak dira. Besteak beste:

  • Aurten zerbitzua astelehenetik ostiralera luzatu da; alegia, iazkoaren aldean, egun bat gehiagoz eskainiko da.
  • Zaintzale bakoitzaren haur-ratioak gutxitu egin dira, dagokion autoritateak hala aginduta. Hori dela eta, zaintzale gehiago kontratatu behar dira ume bakoitzeko.
  • Jangelaren edukiera gutxitu egin da Covid 19-aren segurtasun neurriak direla eta.

Hilabete bakoitzeko 10-15 egunaren inguruan kobratuko dira jangelako kuotak. Kuotaren itzultze bakarra onartuko da eta hori gertatuko balitz, itzultze-gastuak kobratuko dira.

Egunean bertan umeak jangelan huts egingo duela jakinarazteko, 622 275 610 telefono zenbakira deitu behar da 8:45-9:00h bitarte. Kasu horretan, 1€ itzuliko da (kontsumitu gabeko janari dagokiona) eta gainerakoa (jangelako zaintzale-zerbitzuari dagokiona) kobratu egingo da. Itzultze horiek hiruhilabetero egingo dira. Umeak huts egingo duela jakinarazten ez bada, ez da dirurik itzuliko.

Zorro batean hortzetako eskuila eta pasta eraman dezakete umeek jangelara. Dena dela, zorro hori EGUNERO ETXERA ERAMAN BEHARKO dute, aurreko urteetan ez bezala.

GAINONTZEKO FAMILIENTZAT GARRANTZITSUA:

Noizbehinkako erabiltzaileentzat 14 plaza daude eta prezioa 8 €/menukoa izango da. Zerbitzua eskatzeko, 622 275 610 telefonora deitu beharko da egunean bertan honako ordutegian: 10:30etatik 10:45tara. Jankideak dei-ordenaren arabera onartuko dira. Tutoreari familiak jakinarazi beharko dio egun horretan ikaslea jantokian geratuko dela. Haurrak 15:30ean aterako dira. Irteera, eskolako patiora ematen duen eta arrapala duen jantokiko atetik izango da.

Noizbehinkako erabiltzaileei banku bidez kobratuko zaie, jantokiko erabilera egin eta hurrengo hilabetean. Kobratzeko kontua Guraso Elkarteari emandako kontua izango da.

Comments are closed.