Jostailuen trukaketaren edizio berria

Ba al dituzue etxean erabiltzen ez dituzuen eta egoera onean dauden joku eta jostailuak?

Eman iezaiozue bizitza berri bat!

Astelehenean, azaroak 25, eta asteazkenean, azaroak 27, Zelandiko sarreran egongo gara, 9:00etan eta 13:30ean, zuen ekarpenen zain.

Eta zerbait ekarriz gero, hurbildu zaitezte ostiralean Iortia Kultur Zentrora, 17:00 eta 19:00 bitartean, eta eraman ezazue  beste jostailu bat.

Truekean parte hartu ezazue eta Ekonomia Solidariaren alde egin!!!

Comments are closed.